Hileko hirugarren barikuan izaten dira ezkontzak udaletxean, abuztuan izan ezik, 12:00etatik 13:30era. Artatza Jauregirako, ostera, aurretik egindako egutegi bat dago eskuragarri; normalean, martxoa eta urria bitarteko hileko lehenengo zapatuetan (abuztua salbu) egiten dituzte ezkontzak, 11:00etatik 13:30era.
Ezkontza egin gura dutenek eskabidea idatziz bete beharko dute eta Udal Erregistroan aurkeztu. Eskabidean, idatzita agertu beharko da aurreko zein kasu betetzen duten eskatzaileek, baita ezkontza zein zinegotzik egitea gura duten ere, haren izena adieraziz.