Udan etxeetako lapurretak saihesteko gida kaleratu du Leioako Udaltzaingoak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 7a, 12:39

Esku-orrian erabilitako irudietako bat. © LEIOAKO UDALTZAINGOA

Leioako Udaltzaingoak esku-orria zabaldu du hiritarren artean, segurtasun neurri erraz batzuk erabiliz etxeetako lapurretak saihes ditzaten laguntzeko. Poliziek gogoratu dutenez, etxeetako lapurreten %40 udan izaten da. Hori dela eta, udari begira, zenbait ardura hartzeko proposatu dute.

Leioako Udaltzaingoak aholkatu duenez, "etxetik kanpo denbora laburrez egongo bagara ere, eskura ditugun segurtasun neurri guztiak erabili behar ditugu". Adibidez, giltzak lanpasaren azpian edo ezkutatuta ez uztea; atezain automatikoari erantzutea, deitzen duten bakoitzean; eta etxetik irtetean atea beti giltzaz ixtea. Bestalde, "gure ataritik zokomiran dabiltzan pertsona susmagarriak ikusiz gero" proposamen bakarra eskaintzen dute: "deitu Udaltzaingoari".

Neurri gehiago

  • Oporren aurretik, ezezagunen aurrean ez esan noiz irten eta itzuliko zaren, ez eta bi­daiaren gaineko beste ezer ere (erabiliko den ibilgailua, oporretarako aukeratutako lekua, eta abar.
  • Agindu senide edo auzokoren bati hel­tzen zaizun posta hartzeko, ez zaudela nabaritu ez dadin.
  • Agindu senide edo auzokoren bati pertsianak zabaldu eta ixteko, etxean “bizia” dagoelako sentsazioa emateko. Era berean, programagailuak ere erabil ditzakezu, egongelako edo sukaldeko argiak piztu eta itzaltzeko, eta, horrela, efektu bera lortzeko.
  • Lorategia duten etxeetan, zuhaitz eta zuhaixketako adarrak inausita eduki, lapu­rrak ez daitezen ezkutatu edo sartu.
  • Ez utzi etxeko giltzarik lanpasaren az­pian edo lore­ontzietan... ezkutatuta. Seguruagoa da kopia bat konfiantzako auzokoren bati edo senideren bati uztea, beharrezkotzat joz gero.
  • Itxi sarrerako atea giltzari buelta bat baino gehiago emanda, “txartelaren” metodoa erabilita ireki ahal izatea saihesteko.
  • Egiaztatu etxeko ate nagusiaren eta zoruaren artean ez dagoela tarterik, pa­lanken erabilera saihesteko.
  • Ez utzi objektu baliotsurik (koadroak, bitxiak, eskulturak, eta abar) denbora luzean jenderik bizi ez den etxeetan.
  • Konfiantzako pertsonaren bati esan non aurki zaitzaketen, beharrezkoa balitz.
  • Ez utzi oharrik atean, ez mezurik eran­tzungailu automatikoan, bertan ez zaude­la esanez.
  • Garrantzitsua da oporretan ez doazen pertsonek auzokoen etxeetan, erkidegoe­tan edo urbanizazioetan izan daitezkeen mugimendu arraro edo zaraten berri ematea.
  • Ikuskatu postontzia, telefonotxoa edo etxeko atea, lapurrek zein etxetan lapurtu behar duten bereizteko egiten dituz­ten marken bila (lerro horizontalak edo bertikalak, esate baterako). Markaren bat badago, ezabatu edo egin ahal dena irakurtzeko modua izan ez dadin.

Fatxadan edo patioan aldamioak daudenean

Eraikinetan aldamioak instalatzen dituztenean, gaizkileek etxebizitzetara igotzeko apro­betxatzen dute, altura haietan harrapatzen dituzten baliozko objektuak lapurtu. Horrelakoak zailtzeko hainbat metodo dago:

  • Itxi aldamioetatik sartzeko moduko leihoak eta pertsianak.
  • Itxi aldamiotatik sartzeko moduko eskaileretako leihoak.
  • Erretiratu aldamioetatik ikus daitekeen baliozko objektuak.
  • Saiatu segurtasun­ neurridun aldamioak instalatzen.

Lapurreta izan ei denean

Etxera iristean atea edo leihoa zabalik badago, Udaltzaingoari deitu eta gertatutakoa azaltzeko aholkatu dute. Ez sartzeko gomendioa ere egin dute. Horren ordez, Polizia heldu arte itxaroteko gomendioa eman dute. Era berean, lapurra etxe barruan egotekotan, aurre ez egiteko eskatu dute. Udaltzaingoaren arabera, "garrantzitsua da oinarrizko xehetasunei erreparatzea (arropa, ezaugarri fisikoak, tatuajeak...), deskribapena Poliziari emateko eta, ondoren, balizko identifikazioa egiteko".

Telefonoak

Leioako Udaltzaingoa: 944 008 021.

SOS Deiak: 112.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun