Zabalik dago Leioako Sakoneta kiroldegiko datorren ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 20a, 15:25

2015-2016 ikasturteko jardueretan izena emateko epea gaur bertan zabaldu dute Sakonetako bazkideentzat. Leioan erroldatuta daudenek, ostera, uztailaren 22ko (eguaztena) 08:00etatik aurrera edukiko dute izena emateko aukera; eta aurreko baldintzak betetzen ez dituztenenentzat, uztailaren 24an (barikua), 08:00etan, zabalduko da epea. Udal iturriek azpimarratu dutenez, iaz inskribatuta egon zirenei lekua gordeko zaie irailerako. Leku libreak inskripzio hurrenkeraz banatuko dira, eta toki librerik egon ezean, itxaron zerrendara pasatuko dira interesdunak.

2015-2016 ikasturterako jarduera berria izango da aguafitnessa (astelehen, eguazten eta barikuetan, 08:10etik 09:00etara). Gainerakoak iazko berberak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun