Calvo eta Delgado, Leioako kide berriak

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 22a, 18:05

Javier Landetak aurkeztu zuen atzo Alberto Delgado jokalaria. © LEIOA KIROL ELKARTEA

Pasa den uztailaren 15ean, eguaztena, prestaketa-lanak abiatu zituen Leioako Kirol Elkartearen lehenengo taldeak. Hiru egun beranduago, zapatuan, Mikel Calvo Leioako prestatzaile fisiko berria aurkeztu zuen klubak. Azkena klubera heltzen, ordea, Alberto Delgado izan da, Javier Landeta presidenteak atzo aurkeztu zuena. Hegal ezkerrekoa Amorebietatik dator.

Gauzak horrela, Igor Gordobil entrenatzaileak talde leioaztarra ehuntzen jarraitzen du, denboraldia hasteko hilabete falta denean. Liga Amorebietagaz estreinatuko da aurten Leioa, kanpoan, abuztuaren 23an. River hartuko du abuztuaren 30ean, eta Arenas bisitatuko du irailaren 6an.

Denboraldi-aurrekoaren egitaraua

  • Uztailak 29, eguaztena: Leioa-Zamudio, 19:30ean, Sarrienan.
  • Abuztuak 1, zapatua: Leioa-Balmaseda, 12:00etan, Sarrienan.
  • Abuztuak 4, martitzena: Santurtzi, Leioa eta Rayo Cantabriaren arteko hiruko saria, 19:15ean, Santurtzin.
  • Abuztuak 7, barikua: Santurtziko sariaren baitan, Basconia edo Balmasedaren aurkako partida, 17:15ean edo 19:15ean, Santurtzin.
  • Abuztuak 12, eguaztena: Leioa-Sestao, 19:00etan, Sarrienan.
  • Abuztuak 15, zapatua: Leioa-Real Sociedad B, 11:30ean, Sarrienan.
  • Abuztuak 19, eguaztena: Castro-Leioa, 19:00etan, Castron.

Denboraldiaren egitaraua, abuztu eta irailean

  • Abuztuak 23, domeka: Amorebieta-Leioa, Zornotzan.
  • Abuztuak 30, domeka: Leioa-Sestao River, Sarrienan.
  • Irailak 6, domeka: Arenas-Leioa, Gobelan.
  • Irailak 13, domeka: Leioa-Toledo, Sarrienan.
  • Irailak 20, domeka: Socuellamos-Leioa, Ciudad Realen.
  • Irailak 27, domeka: Leioa-Getafe B, Sarrienan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun