Kurkudi Libre eguna bihar Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 23a, 11:03

Bariku honetan, hilak 24, Kurkudi Libre eguna ospatuko dute Leioan. Hala, 18:00etan Plaza Gorriko herriko tabernan hasita, poteoa egingo dute herrian zehar. Horren ostean, 21:00etan, luncha egongo da Plaza Gorrian; eta amaitzeko, 23:00etan, Horas Muertas taldeak joko du Kurkudin. Bitartean, aurrera doa argazki bidez herriko taberna leioaztarrari babesa adierazteko kanpaina.

Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 18an berretsi zuen 107 herriko taberna konfiskatzeko agindua, Auzitegi Nazionalak 2014ko uztailaren 30ean jakinarazitako "Herriko tabernen" auziko epaia begi onez ikusiz. Bahitu gura dituzten elkarteen artean daude: Algortako Gorrondatxe, Altzagako Hegoalde, Astrabuduko Erandioztarrak, Berangoko Sei-herri, Itzubaltzeta/Romoko Branka, Leioako Kurkudi, Sopelako Mikelats eta Urdulizko Iretargi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun