Leioak defentsa sendotzeari ekin dio Luis Alberto Diazegaz

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 27a, 16:00

Javi Landeta Leioako presidentea, ezkerrean, Diazegaz batera. © LEIOAKO KIROL ELKARTEA

Leioako Kirol Elkarteak Luis Alberto Diaz Ruiz erdiko atzelaria fitxatu du denboraldi berrirako. Santanderreko futbolariak 25 urte ditu eta azken bi denboraldiak Torrelavegako Tropezon taldean eman ditu. Azken urtean 2. B Mailan jokatu zuen. Aurretik, Bezana eta Colmenar klubakaz jardun zuen, Hirugarren Mailan, eta Rayo Vallecano Bn, Bigarren Bn. Javier Landeta presidente leioaztarrak eguenean eman zion ondoetorria Sarrienan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun