Abuztuaren 23ra arte egongo da itxita Leioako Sakoneta kiroldegia

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 28a, 19:23

Abuztuan zehar, Leioako Sakoneta kiroldegia itxita egongo da hilaren 23ra arte, egun hori barne. Abuztuaren 24an irekiko dute berriro eta hilabetea amaitu arte ondoko ordutegia edukiko du: 08:00-14:15. Jendeari arreta emateko ordutegia, ostera, 08:00etatik 13:30era bitartekoa izango da. Gimnasioa, bere aldetik, 08:00etan zabalduko dute eta 13:45ean itxi. Igerilekuari dagokionez, itxita egongo da uztailaren 31tik abuztuaren 31ra, biak barne.

Ez da ordainagiririk kobratuko kiroldegia itxita mantentzen den bitartean.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun