"Honetaz informatuta egon da Esnatu Leioa momentu oro", adierazi dute udal iturriek. Ruben Belandia Esnatu Leioa-ko bozeramailearen arabera, berriz, "hasieran ez ziguten ezer esan, eta idatziz eskatu arte, ez genuen erantzunik jaso". Belandiak berak aitortu zuen uztailaren 16an egindako udal batzarrean, gainontzeko talde politikoek ez bezala, Esnatu Leioako zinegotziek taberna bateko terrazan eserita prestatu behar izan zituztela udal-batzarreko gaiak.