Arratoiakaz arazoak, Lamiakoko Langileria kalean

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 28a, 20:28

Espaloian dauden berdegune zatiak arratoiak ezkutatzeko leku aproposA bihurtu dira. © AITOR SIMON

Lamiakoko Langileria kalearen hasieran, biribilgunetik hurbil agertu diren arratoiakaz kezkatuta daude bertoko bizilagunak. Hala, Leioako Udalari deitu diote hainbatek. Agintari leioztarrek azaldu dutenez, Udalak erabaki du espaloian dauden berdegune zatiak kentzea; antza, arratoiak ezkutatzeko leku apropos bihurtu direlako. Bestalde, pribatua ei da biribilgunetik Langileria kaleko lehen etxebizitza-eraikinetarainoko tartea. “Beraz, jabea arduratu behar da bere mantenuaz; daborduko, Udala jabearekin harremanetan jarri da”, udal iturriek gaineratu dutenez. Dirudienez, astero egiten dute arratoiak hiltzeko tratamendua herriko zonalde ezberdinetan.

"Gogoratu behar da, lehen etxebizitza eraikinaren atzeko aldea ere pribatua dela, hau da, eraikin horren bizilagunen ardura dela horren mantenimendua", gaineratu dute Udaletik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun