Uribe Kostakoek badakite zer den partida hori jokatu eta galtzea, eta fresko dute gogoan, gainera. Izan ere, talde biek pasa den abuztuaren 26an jokatu zuten lagunarteko norgehiagoka, Sarrienan. Zuri-gorriak nagusitu ziren 1-2. Leioaren gola Landak sartu zuen.