Hasi da ikasturtea Lagun Artea futbol-eskolan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 7a, 09:00

Pasa den astelehenean, abuztuak 31, entrenamenduak abiatu zituzten Leioako Lagun Artean futbol-eskolan. Egun horretan, 2004ko kimuen A taldeak estreinatu zituen instalazioak. Egun bi beranduago, berriz, 2002an jaiotakoen A eta B taldeei egokitu zitzaien txanda, eta falta diren beste 30 taldeek irailaren 14an eta 15ean ekingo diote ikasturteari. Pasa den uztailaren amaieratik, bestalde, eskolak zuzendari berria dauka: Fernando Quintanilla Txirri. Loren Palomares eta Isusko Loroñoren laguntza izango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun