
Hildako idiak
Leioatik kanpo, abuztuan beste hainbat gertaera izan ziren, animaliak darabiltzaten herri-kirolei eragin diena. Hilaren 6an jakin zen euskal erakundeak, idi-probetako lurralde federazioakaz batera, arautegi berri bat lantzen dabiltzala idi-probetan dopin-azterketak hobetzeko. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak eman zion horren berri, idatziz, Eusko Legebiltzarrari, PPk egindako galderari erantzunez. Izan ere, Erandiogoikoko iazko jaietan drogatutako idi biren heriotza Kultura Batzordean aztertu zen, pasa den otsailean, eta bertan EAEko Herri-kirolen arduradunek eskatu zuten arautegia berritzea eta bitarteko gehiago ematea.
Ildo berean, aurtengo abuztuaren 14an, PACMA alderdiak salatu zuen aste akabu horretan iazkoak bezalako idi-probak izango zirela Erandion, nahiz eta Erandiogoikoko jaien egitarauan aurten horrelakorik ez egon.