Atxiloketa atzo izan zen, goizaldeko 05:00etan. Udal iturriek diotenez, Langileria kaleko 90. zenbakiko bizilagun batek Udaltzaingora deitu zuen trastelekuetan zarata handiak entzuten zituelako. Poliziak bertaratu zirenean, pertsona bat ihesean irten zen atalondotik, atzean objektuz betetako poltsa bat utzita. Eraikinaren miaketa egiten zebiltzanean udaltzainek susmagarria aurkitu zuten, beste poltsa bategaz.
Denera, hamalau trasteleku zeuden irekita, eta bertatik hainbat objektu falta ziren, gehienak elektronikoak.