Uribe Kosta jaietan 2015

Bihar hasiko dira Udondoko jaiak

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 9a, 17:30

Udondoko jaietako paella lehiaketa, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Bihar, eguenean, abiatuko dituzte Udondoko festak, Tolentinoko San Nikolasen omenezkoak. Zapatura arte izango dira jaiak, zelanbait Ondiz ondoko auzoagaz bat ez egitearren. Urtero legez, adin denentzako festak prestatu ditu Udondoko jai-batzordeak. Halere, eguenean, batez ere nagusiei begirako jarduerak izango dira aukeran. Ekitaldiei dagokienez, badago zertaz gozatu: egueneko txupina, edo txikiteroen abestaldia; barikuan, Gure Ohiturak taldeak egingo duen dantzaldia, eta zapatuko ekimen andana. Azken egun horretan, ondo pasatzeko hamaika jarduera izango dira: antzinako auto eta motorren erakusketa, bertso-saioa, mus-txapelketa, umeen jolasak eta abar. Ohi den legez, Udondo gaztetxeak ere bere ekarpena egingo die jaiei, barikuan eta zapatuan.

Egitaraua

Irailak 10, eguena

11:00 Txupina eta txistularien kalejira.

12:00 Meza Ondizko baselizan.

13:00 Ohorezko aurreskua eta ikurrinaren igoera auzoko nagusien eskutik. Ondoren, Udondoko nagusientzako luntxa.

19:30 Udondoko Txikiteroen poteo-musikatua.

Irailak 11, barikua

19:00 Gure Ohiturak dantza-taldearen emanaldia.

20:00 Txokolate jana.

20:30 Los Txikis taldearen emanaldia. Ondoren, mozorro gaua.

23:00 DJ saioa. Atsedenean, mozorro lehiaketaren sari-banaketa.

Irailak 12, zapatua

09:30 txupina.

09:30 Udondoko VII Paella Txapelketaren hasiera.

11:00 Antzinako auto eta motorren erakusketa.

12:30 Antzinako auto eta motorren ibilaldia.

13:00 Bertso-saioa: Peru Vidal, Josu Landeta, Dani de Miguel eta Galder Bilbao "Txapi". Gai-jartzailea: Xabi de la Maza.

14:30-15:00 Paellak aurkezteko ordua.

15:30 Udondoko XIII. Arrantza Txapelketa.

17:00 VII Mus Txapelketa.

17:30 Umeentzako jolasak.

18:00 Leioako Musika-bandaren emanaldi ibiltaria.

19:00 Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga eta Inaxio Perurena “Perurena II” harrijasotzailea.

20:00 Paella eta Arrantza txapelketen sari banaketa. Ondoren, erromeria Batek Daki taldeagaz.

22:00 Atsedena.

22:30 Erromeriaren bigarren zatia.

Udondo gaztetxearen kartela

 Udondo gaztetxearen kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun