Zergadunari erraztasunak emateko, Leioako Udalak "mailaz maila" igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, ordaintzeko azalpen denagaz, indarrean dagoen Zerga Bilketa Araudiko 12.artikuluak ezartzen duen arabera. "Zergari dagozkion inprimakiak ez jasotzeak ez du ordaindu beharrik ez duzula esan gura. Beraz, jasotzen ez badituzu, jarri harremanetan Leioako Udalaren Ogasun eta Ondare sailagaz, kopia bat egiteko", ohartarazi dute agintari leioaztarrek.