Askartzak emakumezkoen saskibaloi txapelketa bat hartuko du

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 10a, 19:15

Leioako Askartzaren emakumezko sakibaloi talde nagusia. © ASKARTZA SAKIBALOI TALDEA

Leioako Askartza ikastetxeak emakumezkoen saskibaloi txapelketa bat hartuko du aste akabu honetan, Zonabizkaina.com webguneak antolatutakoa. Lehia etxeko taldeak irekiko du zapatuan, 16:00etan, Egibide talde arabarraren aurka. Ordu bi beranduago, Leioako beste taldea, Leioa SaskiBaloi Taldeak jokatuko du, Eskoriatzaren kontra. Domekan, ordea, kontsolazio finala izango da 10:00etan, eta txapelarengatiko borroka, eguerdian. Ekimenak Euskadiko Saskibaloi Federazioaren, Askartza-Claret ikastetxearen eta Wibo kirol arropa markaren sostengua dauka.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun