Horretarako, nahikoa izango da Leioan sei hilabetez erroldatuta egotea, eta ikastaroa amaitu arte erroldan mantentzea. Bigarren nobedadeak ere laguntzak jaso ditzaketen denei ekarriko dizkie onurak. Izan ere, matrikularen %15 aurreratzea eskatu ahal izango dute, izena emateagaz batera.
Era berean, 0rain arte legez, diru-laguntza jaso ahal izango dute helbide soziala udalerrian daukaten elkarteetako kideek, 12 urtetik beherako umeen aita-amek, eta 1992tik 1999ra bitartean jaiotako gazteek. Horiei denei matrikularen %50 ordainduko diete. Familia-unitateko gutxieneko diru-sarrerara heltzen ez direnei, ostera, matrikularen %80 emango diete.
Halere, euskara ikasteko diru-laguntzak jaso gura dituztenek izango dituzte betebehar batzuk: Mastitxu udal euskaltegiko edo Lamia AEK euskaltegiko ikasle izatea, eta gutxieneko asistentzia %85ekoa izatea.
Argibide gehiagorako honako bideak erabil daitezke: 946 072 576 telefono zenbakia eta euskarazerbitzua@leioa.net posta elektronikoa.