Orain dauden kulunken eta zabuen ordez, elementu berriak ipiniko dituzte, gaur egun hegazkina dagoen lekuan. 2 eta 12 urte bitarteko umeentzako jolas berriak honakoak izango dira: kulunka bikoitza, txirrista biko elementua (bata, sarbide biko tutu formakoa, eta bestea, kiribil itxurakoa), gai interaktiboak, bost sarbideko eta hiru altuerako plataformak, eta perretxiko birakaria.
Denera, 65.000 bat euroko inbertsioa izango da. Aurten, beste parke batzuk ere zaharberrituko dituzte.