Txopoetako jaiak hasiko dira etzi

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 23a, 14:42

Zapatuan egingo dute I. Sukalki lehiaketa. © URDULIZKO UDALA

Barikuan hasiko dira Txopoetako Mikel Deunaren jaiak. Leioako auzoetako jaien den­boraldia zarratuko dute. Txapligua 18:00etan botako dute jai-batzordeko kideek, festari bidea egiteko. Txorizo-jana, pokerra, soinu elektronikoa, tabernetako jai tematikoak, eta umeen talentuak ez dira faltako lehenengo egunean. Zapatuan ere, denetariko menua izango da: sukalki-lehiaketa, umeen jolasak, azeri-ehizaren jolasa, Txopolinpiadak eta erromeria. Domekan, berriz, dantzak, meza eta Musika Banda izango dira.

Jaietako egitaraua

Irailak 25, barikua

18:00   Pregoia eta txupina jai-batzordearen eskutik.

18:15   Txorizo dastaketa.

18:15   Bingoa.

18:30   Txikientzako tailerrak.

18:30   IV. poker txapelketa.

21:00   Umeentzako talentu lehiaketa.

22:00   La Txopera Electronic Party.

22:30   Tabernetan jai tematikoak.

05:00   Guztiok ohera, oraindik asteburu luzea gelditzen da eta!

Irailak 26, zapatua
 
09:00   Txupinazoa.

09:00   Txopoetako I. Sukalki lehiketan izena emateko epea zabalik.

11:30   Umeentzako jolasak.

13:00   Azeriaren ehizara jolastera!!

13:00   Igel-toka txapelketa.

14:00   Bingoa.

14:20   Azeriaren ehizaren sari banaketa.

15:00   Sukalkiak entregatzeko epea epaimahaikoek dasta ditzaten.

16:30   Sukalkiaren sari banaketa.

17:30   Tute txapelketa.

18:00   Txikiak animatu Txopolinpiadetan parte hartzera eta ondo pasatzera!

21:30   Bingoa.

22:00   Umeentzako mozorro txapelketa.

23:00   Erromeria Haitzama taldeagaz.

02:00   Bingoa.

05:00   Indarrak gorde, azken txanpa geratzen da eta!

Irailak 27, domeka

10:00   Txupinazoa.

11:00   Mikel Deuna omentzeko meza.

11:20   Txikientzako puzgarriak.

13:00   Leioako Musika Bandaren emanaldia.

13:15   Herri mokadua.

16:00   Mus txapelketa.

17:00   Lehiaketan parte hartzeko tortillak entregatzeko momentua!

17:30   Euskal Dantzak Lamiakoko Txikiak Txiki taldearekin.

18:30   Herri kirolak.

20:30   Herri txokolatada.

21:00   Bingo berezia.

21:30   Jai amaierako petardo-sorta, eskerrik asko guztioi eta hurrengo urtera arte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun