Tailer horretan, Lanbideren webgunea hobeto ezagutzeko aukera emango dute, curriculum vitae eredu eta aurkezpen-gutun desberdinak prestatuko dituzte, gure hautagaitzarako enpresen zerrenda egingo dute, lan elkarrizketetan trebatuko dira eta lana bilatzeko emandako pausuak ebaluatzeko tresna diseinatuko dute.
Tokiko arduradunen ustez, "informatika erabiltzen jakitea ere ezinbestekoa da lana bilatzerako orduan". Horregatik, hilero, 30 orduko ikastaroa eskainiko dute, oinarrizko informatikan lehen pausuak emateko; besteak beste, on line dauden lan eskaintzetan izena emateko eta jarraipen eraginkorra egiteko asmoz.
Baina lana bilatzeko oinarrizko tresnei buruzko tailer horiez gainera, enpresan lan-profil zehatzetara lotutako ezagutzak ziurtatu edo ikasteko ikastaroak diseinatu ditu Leioako Behargintzak. Ildo horretan, partaideen sarrera eta irteerako profilaren arabera, bi bloke handi eskaintzen dira.
Zerbitzuen arloan, administrari komertzialari dagokien 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria, E-commerce izeneko merkataritza elektronikoari buruzko ikastaroa, eta ISO arau eta Barruko Auditoretzari buruzko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaro horiek denek, gutxi gora behera, bi hilabeteko praktikak eskaintzen dituzte enpresetan, ikasitakoa aplikatzeko eta langabetua lan mundura hurbiltzeko, curriculuma eta kontaktu profesionalen sarea hobetuz.
Eraikuntza eta banaketa arloan, atzerako hondeamakinako ikastaroa eta plataforma jasotzaileko ikastaroa eskaintzen dira, makina horiek beren aurreko enpleguetan erabili dituztenek beren ezagutzak egiaztatzeko aukera izan dezaketen eta lan-segurtasuneko araudia bete. Horrela, gaitasun profesional horiek beren eraikuntzako lan fundazioko espedienteetan sartu ahal izango dituzte, beren enplegugarritasuna hobetuz.