Seme-alaba eta gurasoen arteko errespetuzko harremanak berbagai Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 23a, 11:45

© LEIOAKO UDALA

Gaur, eguaztena, 18:00etatik 19:00etara, Kultur Leioako laugarren solairuan, "Seme-alaba eta gurasoen arteko errespetuzko harremanak" izeneko berbaldia eskainiko da, sarrera doan, interesatuta egon daitezkeen pertsona denentzat. Sarrera librea da, baina interesatuok 946 072 576 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko, plaza kopurua aretoak mugatzen baitu.

Zoritzarrez, seme-alabek gurasoei eragindako tratu-txarrak komunikabideetan topatzea ez da aparteko berria, udal arduradunek adierazi dutenez. Euren ustez, hausnarketa merezi duen gaia da, eta Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak antolatu eta Exadik, familiaren psikologian espezializatuta dagoen kabineteak, emango duen berbaldiak horixe gura du. Saio horren helburua fenomeno hori ulertzea, prebenitzea eta konpontzeko neurri batzuk eskaintzea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun