Leioako emakumeak estreinatu ziren Lezaman, Athletic Bren aurka 3-2 galduz, baina joko ona erakutsiz. Emaitza bera lortu zuten Sarrienan, baina aldekoa, bigarren jardunaldian, kategoriara igo berri den Peñas Oscenses taldearen aurka. Galtzen hasi arren, partida gainditu zuten.
Nafarrek kontrako joera erakutsi dute, gorabehera nabarmenakaz. Gasteizko Aurrera erraz gainditu zuten etxean, 5-1 irabazita. Baina kanpoan, Añorgak 6-2 hartu zituen mendean. Orain arte, partida bakoitzean txartel gorri bana jaso dute gorri-beltzek. Añorgan, Irene kanporatu ostean partidaren kontrola erabat galdu zuten, 20 minututan 3-1 joatetik 6-2 amaitzera pasatuz.