Joan egin den zuzendaritza-taldeak uste du "aldaketa emateko unea" dela, zortea opa dio talde berriari eta eskerrak eman dizkie laguntza eman dieten denei. Euren ustez, "poz eta gogobetetze handiko urteak izan dira", nahiz eta "atsekaberen bat" ere egon den. Azpimarratu dutenez, azken zazpi urteotan 120 jokalari izatetik 298ra pasa da (196 eskola-kirolean eta 102 talde federatuetan) eta kluba utzi duten edo beste talde batzuetara aldatu diren neska-mutilen kopurua hutsaren hurrengoa bilakatu da.
Gainera, gogoratu dutenez, 2013-2014 denboraldian Askartza Bizkaiko saskibaloi-klubik onena hautatu zuten eta hurrengo urtean EBA Ligara igo zen, kanpoko babesle barik eta autofinanziazioari esker.