Eskubaloi-proiektu berria abiatuko dute domekan Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 22:15

Eskubaloi atezain bat. © LEIOAKO ESKUBALOI ESKOLA

Irailaren 27an, domeka, Leioako Eskubaloi Eskola abiatuko dute Sakoneta kiroldegian. Goizeko 09:00etatik aurrera, kirol horretaz zein kirol-anitza jarduerez gozatu ahal izango dute 4 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek. Besteak beste, motrizitatea, koordinazioa, gorputzaren kontrola eta oreka landuko dituzte. Domekero izango da eskola zabalik. Jarduerak doakoak dira eta bertatik pasatuz eman daiteke izena. Era berean, honako bideak ere erabil daitezke: balonmanoleioa@gmail.com eta 688 807 515.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun