Eguenean abiatuko dute matrikulazio-epea Leioako haurreskoletan

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 28a, 11:33

Leioako haurreskolen matrikulazio-epea urriaren 1etik 9ra arte izango da zabalik, Udalak jakinarazi duenez. Artatza auzoko haurreskolak oraindino leku bat dauka libre, 1-2 urteko gelan. Udal Musika Eskola ondoan, Altzoan haurreskolan, ostera, 6 leku daude oraindino.

Izen-ematea bertaratuz edo telefonoz egin daiteke, honako zenbakietara deituz: 944 048 601 (Artatza) eta 946 072 599 (Altzoan).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun