Antonio Zambujok Leioan eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 7a, 11:42

Bariku honetan, urriak 9, Kultur Leioan eman behar zuen kontzertua Antonio Zambujok. Baina, arazo pertsonalak direla eta, bertan behera utzi behar izan du saioa abeslari portugaldarrak. Horrek ekar dezakeen kaltea kontuan hartuta, sarrera erosi duten pertsonei Kultur Leioako beste ikuskizunen bat ikusteko aukera eskaini diete bertoko arduradunek. Sarrera itzuli gura duten pertsonek txarteldegian egin ahal izango dute; bertan dirua bueltatuko zaie. Kutxabank sarean eta Kultur Leioako webgunean erosi dutenei kontu-korrontean sartuko zaie zuzenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun