Ardeo, Uribe Kostako ordezkaria
Ordutik hona, Bustinzak txapelketa bakarrari utzi dio ihes egiten: 2012koari. Urte hartan, Jon Lapazaran markinarra nagusitu zen, Unai Ardeo Zaldua getxoztarragaz lehia estua izan ostean. Aurten, txapeldun titulua irabazten ahaleginduko da Ardeo berriro ere. Iaz, 19 jasoaldi egin zituen, Bustinzak baino lau gutxiago, eta getxoztarrak berak 2012an egindakoak baino pare bat gutxiago.
Beste lehiakideak
Bustinza eta Ardeogaz batera, honako kirolariak izango dira Leioako norgehiagokan: Jon Loiola Biritxinaga dimoztarra, iaz 20 jasoaldi egin zituena; Arthur Van Der Putten lapurtarra (17 jasoaldi); Jose Lauzurika Fernandez de Gorostiza arabarra, eta Peio Argaia Eizmendi, Patxi Ituarte Salegi eta Lander Otermin Munain gipuzkoarrak.