Kartoia, kartoi-mehea, birziklatzeko materialak… erabiliz, buruhandi original eta koloretsuak egingo dituzte; etxean aurki ditzakegun materialak erabiliz, kartoizko kutxak, oihalak, artilea, arrautzetarako ontziak, jogurt poteak… buruhandi ederrak egin daitezkeela ikusiko dute etxeko txikienek. Bakoitzak gura bezala apainduko du buruhandia, eta ondoren jolasak egingo dituzte buruhandiakaz, udal iturriek azaldu dutenez.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako barikuro jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.