Piratak izango dira protagonista arrastian, Leioako Barikuetan Jai egitasmoan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 16a, 10:00

Astero egiten dute Leioan Barikuetan Jai ekimena. © LEIOAKO UDALA

Udako oporrak amaituta, urriaren 2an bueltatu zen Barikuan Jai egitasmoa Leioara; Euskara Zerbitzuak antolatuta, astero, jolasak edukiko dituzte herriko txikiek, 17:30etik 19:30era, Kultur Leioaren inguruan, hau da, Jose Ramon Aketxe plazan edo Errekalde plazan. Hala, hilaren 16an, Leioako kaleetan ezkutatuta dagoen altxorraren bila ibiliko dira. Baina, altxorra aurkitzeko, ezinbestekoa da piraten mozorroa atontzea. Horrela bada, bakoitzak bere mozorroa prestatuko du.

Egitasmoaren helburua da umeek eta euren senitartekoek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan. Hilaren 23an, herri-kirolak landuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun