The Two suitzarrek kontzertua emango dute barikuan Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 14a, 12:10

The Two bikote suitzarra. © KULTUR LEIOA

Bariku honetan, urriak 16, blues-saio bikaina izango da 22:00etan, Kultur Leioan, Suitzako The Two taldeagaz. Jaioterri oso ezberdinetatik datozen gitarra-jole eta abeslari bik osatzen dute The Two taldea. Bikote karismatiko honek Deltako blues eta blues kreolearen iturrietatik edaten du, eta bere konplizitateari esker, musika hizkuntza unibertsala dela frogatzea lortzen du. Gainera, Ambigu areto txikiak are hurbiltasun gehiago eskainiko die entzuleei, zerbait edaten duten bitartean. Sarrerak 10 euroan daude salgai (kopuru mugatua da).

 

Maurizio uhartea edo Suitza bezalako hain jatorri desberdinakaz, beren lehenengo diskoa, “Sweet Dirty Blues”, atera zuten 2014ko azaroan. Ordutik aurrera, The Two munduan zehar ibili da bere gitarrakaz, arrakasta ugari lortuz (finalerdietan izan dira Memphiseko, AEB, Blues Challenge International-en 2015ean) eta publikoa animatuz emozioz beteriko bidaian murgiltzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun