Ongintzazko antzezlana eskainiko dute bihar Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 15a, 10:30

Leioako Andrak emakume-elkarteko Gu Gara Taldeak ongintzazko antzezlana eskainiko du barikuan, urriak 16; Stop San Filippo Fundazioarentzat dirua batzeko asmoz, Alejandro Casona antzerkigilearen "Farsa y justicia del corregidor" obra taularatuko dute. Hitzordua 19:30ean izango da, Kultur Leioan; daborduko txartelak salgai daude, 5 euroan, Andrak elkartearen egoitzan (Sabino Arana kalea, 78).

Stop SanFilippo Fundazioak dirua batzen du gaixotasun hori daukaten umeei begirako entsegu klinikoak egiteko. Bizi-itxaropen txikia daukate gaixotasuna dutenek; nerabezarora arte, kasu askotan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun