Lewis Carrolen eleberriaren egoerarik absurdoenetan inspiratuta, eta daborduko imajinario kolektiboan dauden irudiak akordura ekarriz, Thomas Noone Dance-k mugimenduagaz zeharreko bidaiara garoatza, irudimen eta fantasiaren ahalmena aldarrikatuz. Talde katalanak familia osoarentzat egin duen bigarren antzerki eta dantza ikuskizuna da.
Ikuskarian, Aliziak eta Untxi Zuriak maleta bat aurkitzen dute, hiru pertsonaia bereziren zaintzapean. Hiru pertsonaiek bahitu egiten dituzte beste biak, eta herrialde eder batera daroatzate, Untxi Zuriak Alizia bere mundura itzularazten duen arte.