Bitarteko berria
Halere, gradua euskaraz osorik ikastetik oso urrun daude oraindino EHUko Medikuntza ikasleak. Horregatik, bidea errazteko, martxan ipini dute tresna berri bat: apunteen plataforma bat, Medikuntzako karrera guztian euskaraz ematen den jakintza osoa batzen duena. Tresna horren bidez, irakasleen zein ikasleen lana erraztu eta ezagutza medikoa kolektibizatuko gura dute.
Oztopoak albo batera utziz
EHUko Medikuntzako asanbladaren arabera, “askotan, irakasle elebidunen eskasia baino, irakasle horiek klaseak euskaraz emateko gainditu beharreko oztopoak dira arazoaren jatorria. Oztopo horien artean, aipatu behar da euskarazko material falta, hau da, euskarazko apunte eta baliabideen falta”. Ildo horretatik dator ikasleek diseinatutako plataforma digitala. Bertako edukiak jasotzeko edo ekarpenak egiteko nahiko da posta elektroniko bat bidaltzea.
Apunteak jasotzeko: eutsiapunteak@gmail.com