Sol Picok Leioan eman behar zuen dantzaldia, bertan behera

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 19a, 15:39

Sol Pico dantzari katalana. © KULTUR LEIOA

Sol Pico dantzari eta koreografo kataluniarrak "One hit wonders" ikuskizuna eskaini behar zuen bariku honetan, urriak 23, Kultur Leioan. Tokiko iturriek azaldu dutenez, dantzariak lesio bat izan du eta hurrengo hilabeteetan eman beharreko saioak bertan behera utzi behar izan ditu, horien artean Kultur Leioakoa. Horrek suposa dezakeen kaltea kontuan hartuta, sarrera erosi duten pertsonei beste ikuskizunen bat ikusteko aukera eskaini diete; berbarako VerTeDance Company & JiriHavelka konpainia txekiarrak azaroaren 6an eskainiko duen "Correction" ikuskizunerako.

Sarrera itzuli gura duten pertsonek txarteldegian egin ahal izango dute; bertan dirua bueltatuko zaie. Kutxabank sarean eta Kultur Leioako web gunean sarrera erosi dutenei, itzulketa kontu korrontean zuzenean egingo diete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun