2015/11/05 18:00 eta 19:30
Betiko Ikastolak, hurrengo AZAROAREN 5ean, ostegunean, antolatuko duen hitzaldira gonbidapena luzatu nahi dizue. GAIA: “Euskara, hizkuntza berri bat sartu da etxean”. HIZLARIA: PAULA KASARES. Euskal filologoa eta soziolinguista nafarra. Nafarroako Unibertsitate publikoko irakaslea. Hitzaldia bi saiotan egingo da ikastolako jantokian, lehenengoa arratsaldeko SEIETAN GURASO ERDALDUNEI zuzenduta eta bigarrenaZAZPI ETA ERDIETAN GURASO EUSKALDUNEI zuzenduta. Ekitaldia ondo antolatzeko aldez aurretik partaidetza ezagutu behar dugu, beraz hitzaldira etorri nahi baduzue eman mesedez bertaratze egiaztapen hau Betiko Ikastolako Idazkaritzan urriaren 23a baino lehen. SEINALATU zein saiotan parte hartuko duzuen. Youtuben sartuz gero esaldi hau: “euskera, entra un idioma en casa”, informazio gehiago topa dezakezue. ANIMATU ETA APROBETXATU AUKERA PAREGABEA!!!!!!!!!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!