Aurten, 2002 eta 2011 bitartean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, beti ere «futbolari gisa euren gaitasuna hobetu eta oporren amaiera futbolagaz lotutako formakuntza eta jarduera ludikoen bidez gozatu gura badute», Javier Landeta buru duen klubak zabaldu duenez. Ohi den legez, txikien formakuntzaz Sarrienako prestatzaileak arduratuko dira. Eta ohikoa da Athleticeko jokalariek bisitaren bat egitea.
Umeak txanda bitan banatuko dira: lehenengoa abenduaren 23, 24, 28, 29 eta 30ean izango da, eta bigarrena, urtarrilaren 4, 5, 7 eta 8an.
Iñaki Saez Gabonetako Campusaren gaineko argibide denak erantzungo ditu Bittor Llopis zuzendariak, 675 533 528 telefonoan eta campusleioa@yahoo.es posta elektronikoan.