Bide batez, Sabadell Guipuzcoanok beste 1.000 euro zozkatuko ditu merkatarien artean. Gainera, Mariscalek diseinatutako poltsa ekologikoak banatuko ditu bankuak, Jose Ramon Aketxe plazako bulegoan. Zozketak abenduaren 15ean eta 20an izango dira; ehun denda inguruk bat egin dute ekimenagaz.