Martitzenean oharra bidali zien gurasoei Askartza Claret ikastetxeak, lasai egoteko eskatuz: "Osakidetzako Epidemiologia Sailak jakinarazi digu meningitisagatik artatzen dabilela ikaslea; osasun-arduradunek horrelako kasuetarako daukaten protokoloari jarraiki, inolako neurririk hartu behar ez dugula komentatu digute", azaldu zuten hezkuntza-zentroko zuzendariek. Gurutzetako ospitaleko arduradunentzat, berriz, "beste kasu bat baino ez da; urtero haur gutxi batzuek hartzen dute gaixotasuna".