Honek sortuko dituen ondorioak Leioarentzako "oso kaltegarriak" izango dira, koalizio abertzalearen ustez. EH Bilduren berbetan, "zuzenean, Udalak milioi bat euro gutxiago izango ditu politika sozial eta inbertsioetan erabiltzeko. Adibide bat jartzearren, itzuli beharko dugun kopuru honek, 2015erako aurreikusitako Txorierriko igogailuaren (800.000 euro) eta auzoen birgaitzerako inbertsioaren (350.000 euro) aurrekontuaren balio berbera du.
Beraien iritziz, "Udalaren diru-kutxaren kontrako kolpe hau" Bizkaian EAJek garatu duen politika fiskal "kaskarraren" ondorioa da; diru-bilketa aurreikuspenak bete ez dituzten Lurralde Historiko biak dira Bizkaia eta Araba. "Honek murrizketa sozialak ekarriko dituelarik udal, aldundi eta Eusko Jaurlaritzan EAJ eta PSE-EEren eskutik", salatu du Leioako EH Bilduk.
Nahiz eta, Aldundian honen erantzukizuna krisi ekonomikoaren baitan kokatu, Gipuzkoak aurreikuspena bete izanak, "krisi ekonomikoa honen erantzule gisa kokatzearen argudiatzea desegiten du", koalizio abertzalearen ustez; "honen erantzukizun zuzena diru bereziki gehien dutenen onuran planteaturiko politika fiskalarena da", esan dutenez. Gipuzkoaren kasuan, EH Bilduk planteaturiko politika fiskalen erreformen emaitzak "ikuskagarri" egiten hasi dira, "non diru bilketa handitu egin den aldagaien ekonomikoen emaitzak hobetzen ziren bitartean", amaitu dutenez.