Zientzia eta Teknologia Fakultateko XLIII. promozioak 2014-2015 ikasturtean ikastegian eman diren bederatzi gradu zientifiko eta teknologikoetatik ateratako 381 tituludun berri barne hartzen ditu, hots, Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika eta Kimika.
Ekitaldian, 43. promozioko espediente akademikorik onenei ere saria emango zaie, aurten zehazki ondorengoei: Josu Aguirre Gomez eta Alba Elena Rodriguez Peñate (Biologian graduatuak), Andrea Goya Grocin (Biokimikan graduatua), Josu Lopez Fernandez (Bioteknologian graduatua), Ivan Esteban Muñoz (Fisikan graduatua), Aizeti Burgoa Beitia (Ingeniaritza Elektronikoan graduatua), Leire Ibarrola De Miguel (Ingeniaritza Kimikoan graduatua), Daniel Eceizabarrena Perez (Matematikan graduatua), Asier Carral Menoyo (Kimikan graduatua) eta Asier Larrazabal Orive (Geologian graduatua).
Halaber, diplomak banatuko zaizkie 2012-2013 ikasturteko aparteko lizentziatura saria lortu dutenei: Oihan Pla Azanza (Biologian graduatua), Patricia Riego Saavedra eta Ana Belen Morcillo Garcia (Fisikan graduatuak), Leire Dublang Irazabal (Bioteknologian graduatua), Garazi Egiguren Urkola (Biokimikan eta Biologia Molekularrean graduatua), Josue Tonelli Cueto eta Ricardo Grande Izquierdo (Matematikan lizentziatuak) eta Sandra Rodriguez Lopez (Kimikan lizentziatua).
Maria Luisa Fernandez-Gubieda Fisika Aplikatuan katedraduna EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean berbaldia eskainiko die titulatu berriei, "Magnetismo en bacterias y otros seres vivos" izenburupean.
Ekitaldian, omenaldia eskainiko zaie fakultatean lanean 25 urte betetzen dituztenei eta azken urtean erretiroa hartu dutenei. Eta, azkenik, Enrike Azurzak zuzentzen duen EHUko Koruaren emanaldiarekin itxiko da ekitaldia.