Sare sozialei buruzko berbaldia egongo da etzi Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 16a, 13:16

Eguazten honetan, azaroak 18, "Ventajas y desventajas de las redes sociales" berbaldia eskainiko dute Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak eta Etxadi familia-psikologian espezializatuta dagoen kabineteak. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Kultur Leioako laugarren solairuan; sarrera, doan. Hala ere, interesatuek 946 072 576 telefono zenbakira deitu behako dute izena emateko; toki kopurua aretoak mugatzen du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun