"Etxekoak" antzezlana istorio pertsonal batetik abiatzen da. Lipusek azaldu duenez, "itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan-etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsulatuan... urtetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa". Esperientzia horretatik abiatuta, "egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege zentzugabeen kritika" egitera doaz antzezlan berri honegaz; etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun immigrazioaren gaia jorratu dute.