Domekara arte dago Leioako Pop-Rock lehiaketarako kartela bozkatzeko aukera

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 18a, 11:31

Leioako Udalaren XVI. Pop-Rock Lehiaketarako gehien gustatzen zaizkizun hiru kartelak bozkatzeko aukera egongo da domeka honetara arte, azaroak 22. Kultur Leioako webgunean ikus daitezke zeintzuk diren bost finalistak eta botoa eman.

Bozka horiek epaimahaikideek emandakoei batuko zaizkie; horrela, aurkeztutako lanetariko batek irabaziko du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun