Esperientzia positiboa izan zenez, ofizialki kanala estreinatu zuten, azaroaren 1ean, Portugaleteren aurkako derbian. Jonathan Cortes esataria ordutik dabil lanean, Sarrienako instalazioetan zein kanpoko futbol-zelaietan Leioako lehenengo gizonezkoen taldearen demak zuzenean lau haizeetara zabalduz. Javi Landeta klubeko presidenteak azaldu duenez, zale askoren eskaera zen irratiarena. Pasa den denboraldian, Getafeko partidan, webgunea 88. minutuan erori zen, eta 10 minutuz zaleak irrikan egon ziren, jakin barik taldeak mailari eutsiko zion ala ez.