Neskatoaren aitaren arabera, monitore bat, eta, txandaka, sorosle-lanak egiten dituzten lagun bi egoten dira Sakonetan: sorosleetako batek igerileku handia zaintzen du, besteak begirale jarduten du, bien bitartean. Umeak, ostera, igerileku txikian egoten dira, monitore bakarragaz. Udal arduradunek diotenez, umearen gurasoakaz harremanetan dabiltza zer gertatu zen argitzeko. "Dena den, udal ekipamenduek segurtasun-neurri denak betetzen dituzte; giza akatsa izan zelakoan gaude", gaineratu dutenez.