Hezkuntza kritikorako jardunaldiak egiten dabiltza campusean

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 23a, 13:23

Orain dela urte bi Herri Unibertsitatea izeneko proiektua martxan jarri zuten campusean; «ordutik hona, ikasleek aurrerapausoak ematen jarraitu dute, eta etengabe dabiltza prozesu hori elikatzen», adierazi du Leioako Ikasle Mugimenduak. Aurten, egitasmo horri lotuta, eta «gure etorkizuna eraikitzen jarraitzeko bidean», hezkuntza kritikorako jardunaldiak antolatu dituzte fakultate denetan. Azaroaren 25era bitartean, ikastegi bakoitzean lantzen dituzten edukiak "kritikoki" aztertzeko aukera egongo da; "jakintza kolektibizatzeko espazio" bihurtuko dute campusa hurrengo egunetan. Azaroaren 16an hasi ziren jardunaldiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun