Udalak sortutako proiektua da Leioa Bidean, Merkataritza Biziberritzeko Planetik ateratakoa. Helburua da udalerriko sakabanaketa geografikoak dakartzan hesiak ezabatzea, leioaztarren eta Leioako merkatarien arteko harremanak zailtzen dituena.
Zerbitzu honi esker, onuradunentzako bi abantaila nagusi antzeman dira:
- Alde batetik, salmenta gehiago egon da (batez ere udalerriko periferiako merkataritzan) eta euren gogobetetzea handitu da bezeroei balio erantsia eskaini ahal izan dietelako.
- Bestalde, Leioako herritar gehienak herrikoago sentitu dira zerbitzuari esker, eta etxerako gastua handitu dute udalerriko dendetan.
Beraz, iaz martxan jarritako zerbitzu honek izandako harrera ona ikusita, merkatariek ahalik eta denda gehienetara zabaltzea gura dute, proiektuaren bideragarritasuna eta mantenua bermatzeko.