Beste pertsona bat zuzenean kontratatuko dute e-Leioa Bidean proiektua aurrera eramateko. Bere lana izango da udalerriko saltokien merkataritza-elektroniko eta online-salmenta plataformaren softwarea eta tresnak garatzea.
Azkenik, profil desberdinak dituzten zortzi leioaztar hartuko dituzte Leioa Berpiztu egitasmoan lan egiteko: hutsik dauden lonjen egoera estetikoa hobetu eta aktibo dauden lonjen errealitatea ezagutu, enpresei lagatzeko zubiak eraikitzen laguntzeko, errentagarria izan daitekeen, negozioa ixtera heldu barik. Horrela, ekintzaile berri baten eskuetan uzteko aukera egongo da.
Hauek dira kontratatuko diren 8 pertsonen profilak:
- Udalerriko lokal eta lonjen mapa egiteko pertsona bat.
- Merkatariei aholkularitza eman eta euren beharrei so egiteko pertsona bat.
- Igeltserotzan esperientzia eta prestakuntza daukan pertsona bat.
- Kanpo eta barrualdeak pintatzen esperientzia eta prestakuntza daukan pertsona bat.
- Instalazio elektrikoetan esperientzia eta prestakuntza daukan pertsona bat.
- Aurreko profiletako jardueretan laguntzen esperientzia daukaten laguntzaile bi.
- Barrualdeak dekoratzen esperientzia eta prestakuntza daukan, eta lonja eta lokaletan egingo diren lanak koordinatzeko pertsona bat.
Herritarren enplegagarritasuna hobetzeaz gainera, udalerriaren lehiakortasuna eta erakargarritasuna sustatzea da Leioako Udalaren helburua.