Panpin ekologikoak egingo dituzte gaur Leioan

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 27a, 10:00

Barikuetan Jai, umeakaz euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da gaur, 17:30etik 19:30era, Kultur Leioaren inguruan; hau da, Jose Ramon Aketxe plazan edo Errekalde plazan. Galtzerdiak erabiliz, panpinak sortuko dituzte; galtzerdietan lurra eta haziak sartu eta ura botatzen goazen heinean, panpinari ilea nola hazten zaion ikusi ahal izango dugu.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan; horretarako, barikuro, jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun