Kanta eder eta ezagunak elkarrekaz kantatzea da plana (eta gero txokolate beroa hartzea): "Ixil ixilik dago", "Haurrak ikas zazue", "Loretxoa", "Aldapeko", "Ikusi mendizaleak", "Hegoak ebaki banizkio" eta "Txantxibiri". "Baina ez da emanaldi bat, ez da ikuslerik egongo, abestera elkartuko gara besterik gabe, edo abesten ikastera ere, nahi bada. Ikasketa saio ireki moduan plazaratzen dugu ekimen hau", azaldu dute Herrigunetik.
Hemen dauzkazue abestuko dizten zazpi kanten letrak batzen dituen kantutegia: